Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pinguino

iz. Itsas hegazti igeri-oinduna, arrainjalea, itsaso izoztuetan bizi dena (Spheniscus sp.).  v Pinguino handia (Aptenodytes forsteri). 1,10 m inguru garai dena, bizkarralde beltza eta sabelalde zuria dituena. Moko luze mehea eta punta-oker samarra du. Hegoburuko izoztegietan ematen du bizitzaren parterik handiena, baina itsasora irtenda arrantzan eta izotzetan egon behar duen denboraldirako gizentzen ere urtean hilabete batzuk igarotzen ditu. Arrainak eta soinberak jaten ditu batez ere.  v Pinguino motoduna (Eudyptes chrysolophus). 60 cm inguru garai dena eta buruaren alde banatara luma horitako bi moto dituena. Negua itsasoan ematen du. Hegoburuko mendebaleko uharteetan bizi da batez ere.  v Pinguino txikia (Pygoscelis papua). Australian eta Zeelanda Berrian bizi dena. Pinguinoetan txikiena da (35 cm inguru garai izaten da). Lepoa eta bizkarraldea eta hegoak beltzak izaten ditu, bular-sabelak berriz zuriak.