Pinillos, José Luis
Bizkaitar psikologoa (Algorta, 1919). Bilbon eta Portugaleten lehen ikasketak egin ondoren, Madrilgo Unibertsitate Complutensean sartu zen psikologiako ikasketak egitera, eta ondoren Ingalaterrara eta Alemaniara jo zuen bere ikasketak sakontzeko asmoz. Psikologiako katedraduna izan da Valentzian (1961) eta Madrilen (1966tik 1986an erretiroa hartu zuen arte) eta honoris causa izendatu dute Valentziako (1987) eta Euskal Herriko (1989) unibertsitateetan, besteak beste. Hainbat elkarte eta erakundetako kide eta kargudun izateaz gainera, Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako (1983) eta Espainiako Errege Akademiako (1988) kidea da. Bere obran indukzio metodoa zorroztasunez erabiltzen duen jakintzaren alortzat hartu du psikologia, baina azpimarratuz hala ere ez duela ahazten jokabidearen konplexutasuna. Ikuspegi hori oinarri harturik garrantzizko ekarpenak egin ditu gizarte psikologiaren, talde dinamikaren, jokabidearen eraldaketaren, eta abarren alorretan. Ikergai izan ditu Francoren garaiko gizarte jarrerak, estereotipo nazionalak eta gazteen pentsamoldea, besteak beste. Pinillosen liburu ugarien artean bereziki aipagarriak dira La mente humana (1965, Giza adimena), Principios de Psicología (1975, Psikologiako hastapenak), Más allá de Freud (1976, Freudez haraindi) eta La psicología y el hombre de hoy (1986, Psikologia eta gaur egungo gizona).
- pineno
- ping pong
- Pinget, Robert
- pinguino
- Pinilla, Ramiro
- Pinillos, José Luis
- Pininfarina, Sergio
- Pinios
- Pink Floyd
- pinnipedo
- pinnula