Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pinget, Robert

Suitzar jatorriko frantses idazlea (Geneva, 1919 -  Tours, 1997). Zuzenbideko ikasketak egin ondoren Parisen pintura eta literatura lanetan hasi zen 1946an. Beckett-en eragina duten kontakizun liburuak idatzi zituen: Graal Flibuste (1956), Le fiston (1959, Semea), Quelqu’un (1965, Norbait), Fable (1971, Alegia) eta Cette voix (1975, Ahots hau). Antzerkirako dramak ere idatzi ditu: Lettre morte (1959, Gutun hila), La manivelle (1960, Biradera) eta Identité, Abel et Bela (1971, Identitatea, Abel eta Bela). Monsieur Songe obra argitaratu zuen 1982an.