Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

piku

iz. Udare-formako fruitua, azala berdea, morea edo beltzaxka, eta mamia, gorria eta oso gozoa duena.  v Pikuak azala berdea, morea edo beltzaxka izan dezake; mamia berriz zuria edo gorrixka. Hazi guztiz txikiz osatua izaten du mamia, oso azukretsua eta jateko gozoa. Fruitutzat hartzen da, baina ez da benetako fruitua, hosto-txorten loditua baizik, loreak barnean hartu dituena; hazitzat hartu ohi diren pikorrak ere ez dira haziak, loreak baizik.