Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pikriko

izond. Kim. Azido fenolsulfonikoaren nitrazioz lortzen den kristal erako azidoaz esaten da. Gai horia izaten da, batzuetan ore lodi baten itxuraz ere agertzen dena [C6H2(NO2)3OH]. Nekez urtzen da uretan baina oso ongi disolbatzaile organikoetan. Lehergai indartsua da, eta tenperatura bat-batean igotzean eztanda egiten du; gerran erabili izan da lehergai gisa (melinita). Artileari eta zetari kolorea emateko eta lupuluaren ordez garagardoari ahogozo garratza emateko erabili izan da. Pozoitsua da eta sumindu egiten ditu ehunak. Metalekin indar handiz erreakzionatzen du, eta bera baino errazago lehertzen diren gatzak eratzen.