Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pigou, Arthur Cecil

Britainiar ekonomialaria (Ryde, Wight-eko uhartea, 1877 - Cambridge, 1959). XX. mendearen lehen erdiko ekonomialaririk handienetakoa izan zen. Cambridgeko unibertsitatean egin zituen ikasketak eta ekonomiako eskola neoklasikoko idazlerik ezagunenetakoa izan zen. Harena da Economics of Welfare (1920, Ongizateko ekonomia) idazlana. Obra horretan ekonomia jarduerak gizartearen eta gizarteko talde eta mailen ongizatean duen eragina aztertzen ahalegindu zen.