Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pignatelli

Napoliko aristokraziako familia, XII. mendean sortua. Pignatelli familiak Berant Erdi Aroan eta Aro Modernoan titulu eta kargu ugari izan zituen Sizilian, Erroman, Venezian, Alemanian eta Espainian.  v  Ettore Pignatelli. (XV-XVI. m.). Napoli eta Aragoiko erregeentzat lan egin zuen; Fernando Napolikoaren semearen eta Fernando Katolikoaren ezkontzaz kanpoko alaba baten arteko ezkontza antolatu zuen. Napoliko erregeordearen aholkulari eta Siziliako erregeorde izan zen. Montecalvoko lehen duke izendatu zuten. Turkiarren kontra borrokatu zen eta Patraseko konkistan parte hartu zuen.  v  Ramón Pignatelli. Espainiar ingeniari eta apaiza (Zaragoza, 1734 - Zaragoza, 1793). Sociedad Aragonesa de Amigos del País-en sortzaileetako bat izan zen; elkarte hark zuzendu zituen Aragoiko ubideko lanak.