Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peterborough

Ingalaterrako hego-ekialdeko hiria, izen bereko barrutiko (410 km2 eta 140.000 biztanle) hiriburua, Cambridgeshireko konderrian, Nen ibaiaren ertzean. 115.410 biztanle. Apezpiku egoitza. Aipagarriak dira , besteak beste, XII-XIII. mendeetako katedral berritua, Katalina Aragoikoaren hilobia, San Joan eliza (1407). Nekazaritza, merkataritza eta industria (ehungintza, janari industria, mekanika eta elektrika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.