petanka
(Proventzeraz, pèd tanco, “oina finkaturik”). iz. Kirol. Proventza aldean jatorria duen bola joko mota. Jokalekua 15 x 4 m ingurukoa izan ohi da neurriz, eta bi edo hiru kide dituzten bi talderen artean jokatzen da, talde bakoitza 620-800 g arteko altzairuzko zenbait bolaren jabe dela. Jokoaren helburua bola horiek zurezko txikiago batetik ahalik eta hurbilen jartzea da. Egun Frantzia osoan jokatzen da, txapelketak izaten dira eta ia mundu guztian ezaguna da.