Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pestizida

iz. Kim. Landare edo animalien izurriteak kontrolatzeko edo suntsitzeko erabiltzen den edozein gai organiko edo inorganiko. Pestizidak intsektuak, belar gaiztoak eta onddo gaiztoak hiltzeko pozoiak. Guztiak toxikoak dira gizakiarentzat neurri handiagoan edo txikiagoan, eta arreta handiz erabili behar dira. Arrisku handienekoak paratioi-aren sailekoak dira eta ondoren hidrokarburo kloratuak. Zenbait pestizida erabiltzea galarazia izan da, DDT-a adibidez.