Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

petaurido

izond. Zool. Diprodontoen ordenako izen bereko familiako martsupiodunez esaten da. Itxuraz muxarraren eta katagorriaren antzekoak dira. Ile sarria eta isats luzea dute. Aurreko hanketako lehenengo bi behatzak besteen aurka itzuliak dituzte, adarrei oratzeko eta zuhaitzetan ibiltzeko egokituak. Hostoak eta fruituak jaten dituzte gehienbat. Petauridoen familian 5 bat genero eta 25 petaurido mota sartzen dira. Asiako hego-ekialdean eta Australian bizi dira batez ere.