Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

permafrost

iz. Geol. Bi urtez edo gehiagoz 0 °Ctan edo 0 azpitik irauten duen lur mota; Artikoko lurraldeetako lur beti izoztua.  v   Hiru motatakoa izan daiteke: jarraitua, lurpeko 0,5 m-tik 500 m-ra bitarteko parteak izozturik irauten duena; zatikakoa, permafrostaren barnean izoztu gabeko parte batzuk dituena; eta permafrostaren barnean parte gehienak izoztu gabe irauten duena. Klimak, tenperaturak, ezaugarri geomorfikoek eta landarediak kontrolatzen du permafrosten sorrera eta bilakaera. Lurrazalaren % 25 inguru hartzen du permafrostak, hormategiak barne.