Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

perloi

iz. Sin. arraingorri. Itsasoan ur sakonetan bizi den arraina, kolore gorri bizikoa (Fam. Triglidae).  v Perloia edo perloi beltza (Eutriglia gurnardus). Kolorez grisa, gris gorrixka edo marroi grisaxka dena. Gorputzaren goiko aldean tanta zurixkak ere izaten ditu. 40-60 cm izaten da luze. Atlantiko itsasoan Islandiatik Marokora bitartean, Mediterraneo itsaso guztian eta Itsaso Beltzean bizi da. Azpi hondartsuetan ibiltzen da, taldean. Oskoldun txikiak eta itsaspeko beste hainbat animalia txiki jaten ditu. Perloi beltza bera ez da jateko oso aintzat hartua.  v Perloi handia (Trigla lucerna). Triglidoetan sendoena eta luzeena, 70 cm luze egin daiteke eta 3 kg har ditzake. Kolorez gorrixka edo gris marroixka izan daiteke. Perloi beltzaren itsas eremu bertsuetan bizi da. Gehienbat sardinak jaten ditu, baina bai beste edozein arrainen umeak ere. Perloi handia sareekin harrapatzen da. Haren haragia oso aintzat hartua da Europako lurralde batzuetan.  v Perloi iluna (Aspidotrigla obscura). Bizkarralde gorrixkakoa eta sabelalde zurikoa dena eta bizkar-hegaleko bigarren arantza oso luzea duena. Ezkata zuloen azpiko gingilak mehe luzeak izaten ditu. 25, 35 cm luze egin daiteke.