Perez, Isaac Loeb
Poloniar olerkari, eleberrigile eta legegizona (Zamosc, 1852 - Varsovia, 1915). Yiddish idazle klasikoetako bat eta juduen kulturaren pizkundearen aitzindarietako bat izan zen. Europako ekialdeko juduen bizitzan oinarritu zituen bere lanak; hasidismoaren eragin nabarmena du. Hasieran hebreeraz idatzi zuen baina geroago yiddisha erabili zuen. Ipuinak, olerkiak, poemak eta antzerki lanak idatzi zituen. Haren lan nagusiak: Ipuin juduak, Urrezko katea, Istorioak eta irudiak.