Pepys, Samuel
Britainia Handiko idazlea (Londres, 1633 - Londres, 1703). Bere garaiko pentsamendu giroan eta politikan parte hartu zuen. Almirantegoaren idazkari eta Royal Society-ko lehendakari izan zen. Eguneroko bat egin zuen (Diary), klabean idatzia. 1825ean, zati bat deszifratu eta argitaratu zen; 1970ean, egin zen lehen argitalpen osoa. Garrantzi handiko dokumentua da bere garaiko bizimodua, gortekoa eta herri xehearena ezagutzeko.