Perales, José Luis
Espainiar abeslari eta musikagilea (Castejon, Cuenca, 1952). Bere lehenengo arrakasta 1974. urtean lortu zuen, Mis canciones diskoarekin. Hasierako lan hartan Gaztelako herri musikak eragin nabarmena izan zuen beragan, baina berehala utzi zuen alde batera joera hura, El Pregón (1974), Para Vosotros Canto (1975), Por Si Quieres Conocerme (1976) eta abarrek erakusten dutenez. 1970eko hamarraldian hainbat abesti idatzi zituen beste abeslari batzuentzat (Julio Iglesias, Paloma San Basilio, Raphael, Isabel Pantoja) eta aurrerantzean ere egin ditu besterentzako lanak, baina berak interpretatu ditu bere lan gogoangarrienak, eta arrakasta handia lortu du Espainian eta Latinoamerikan. 1980ko hamarraldiaren hasieran Nido De Águilas (1981) eta Entre El Agua Y El Fuego (1982) eman zituen argitara, eta harrezkero etengabe eta erregulartasunez jarraitu du diskoak argitaratzen. Aipagarriak dira, besteak beste, A Ti Mujer (1985), Sueño De Libertad (1987), La Espera (1988), A Mis Amigos (1990), América (1992), etab.
- Pepys, Samuel
- per capita
- per se
- Peral y Caballero, Isaac
- Peral, Alberto
- Perales, José Luis
- Peralta
- peramelido
- perazido
- perbertsio
- perborato