Pepusch, John Christopher
Alemaniar jatorriko ingeles musikagilea (Berlin, 1667 - Londres, 1752). Musika eta organo ikasketak egin ondoren, hamalau urte zituela Prusiako gortean hasi zen lanean. 1700ean Londresa joan zen eta han Chandoseko kondearen musika zuzendari izan zen. Lincoln’s Inn Fields Theatre-ko musika zuzendaria ere izan zen eta maskaradak eta oberturak sortu zituen. Musika liburu asko bildu zituen liburutegi handi batean. Antzinako Greziako eta Erromako eta Errenazimentuko musika aztertu eta ezagutarazi zuen. Corelliren lan asko argitaratu zituen. 1730ean A Treatise on Harmony teoria liburua argitaratu zuen. John Gay-ren The Beggar’s Operaren musika sortu zuen. Biolinerako eta flautarako sonatak, erlijiozko musika, kantatak, kontzertuak eta kamera musika idatzi zuen.
- pepsina
- peptidiko
- peptido
- peptiko
- peptona
- Pepusch, John Christopher
- Pepys, Samuel
- per capita
- per se
- Peral y Caballero, Isaac
- Peral, Alberto