peptona
iz. Biokim. Proteina baten hidrolisi partzialez eta hartziduraz lortzen den polipeptidoa. Peptona lortzeko arrautza zuringoa, kaseina eta haragia erabiltzen dira lehengai gisa, eta pepsina hartzigarri gisa. Peptona mota desberdinak dira baina denak hauts eran saltzen dira. Elikadurarako eta bakteriologian ingurune elikagarriak prestatzeko erabiltzen da.