Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pepsina

iz. Biokim. Animaliek digestioan beharrezko duten entzima protolitikoa. Urdaileko guruinetako zelulek isurtzen dute, eta proteinak deskonposatzeko gai izateaz gainera, digestioa katalizatzen du. Uretan urtzen da baina ez alkoholetan, kloroformotan eta eterretan. Zerri hilberrien urdailen guruinetatik erauzten da. Medikuntzan eta gaztaren prestakuntzan erabiltzen da, azken honetan gatzagiaren ordez.