Pepe, Guglielmo
Italiar militarra (Squillace, Calabria, 1778 - Turin, 1855). Parthenopeko errepublikaren matxinadan parte hartu zuen. Napoleonen eta Muraten agindupean egon zen. 1820ko matxinadan Napoliko osteen buruzagi izan zen, baina austriarrek garaitu zuten Rietin, eta Britainia Handira erbesteratu behar izan zuen. Londresen eta Parisen bizi izan zen eta 1848. urtean Napolira itzuli zen. Austriarren aurka borrokatu zen Venezian Maninekin batera.