Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Peñalver Iribarren, Xabier

Gipuzkoar arkeologo eta ikerlaria (Donostia, 1952). Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia saileko kide da. Hainbat indusketa lan zuzendu du: Supilaitz (1982), Mulisko gaina (1983-1985), Intxur (1985-1993), Onyi (1987) eta Basagain (1994). Indusketa lan hauen berri ematen duten azterketak plazaratu ditu, eta, horrez gainera, beste hainbat lanetan ere parte hartu du: Carta Arqueológica de Guipúzcoa (1982) eta Gipuzkoako Karta Arkeologikoa (1990 eta 1995). Azkenaldi honetan, Euskal Herriko Burdin Aroa aztertzen dihardu.