Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

peonia

iz. Urrebotoiaren familiako landarea, bere lore ikusgarriengatik lantzen dena (Paeonia officinalis).  v Peonia arbola (Adenanthera pavonia). Mimosaren familiako zuhaitza, 8-12 m luze egin daitekeena eta 6-10 orri txiki luzaranez osatutako hosto elkartua duena. Loreak txikiak izaten ditu, kolorez zuriak edo horixkak, eta fruituak leka itxurakoak. Berez Asiako tropiko aldekoa da, baina beste eskualde bero askotara ere zabaldua dago gaur.  v Peonia arrunta (Paeonia officinalis). Peonia emea. Oinlodi izenez ere ezagutzen da. Betar itxurako sustraiak, zurtoin leuna, zuzena eta adartsua, 0,30-0,90 m luzea, lantza egiturako orriz eratutako hosto handiak eta mitxoletaren edo txori-larrosaren antzeko loreak ditu. Lorea hosto ilada batekoa edo gehiagotakoa izan dezake, eta kolorez zuria, gorria edo arrosa. Peonia arrunta basoan eta belardietan hazten da berez, Mediterraneo itsasoaren inguruko lurraldeetan eta Europako erdialdean batez ere, baina apainketarako ere lantzen da.