Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pelopidas

(Gr. Pelopides). Tebasko jenerala (?, K.a. 420 - Zinoszefalos, 364). Atenasa ihes egin zuen Febidas espartarrak Tebasko hirialdea hartu zuenean (382). Espartarrak Tebastik bota zituen eta demokrazia ezarri zuen (379). Epaminondasen laguntzaz berriro antolatu zuen Tebasko gudarostea, eta Leukrako garaipenean parte hartu zuen (371). Tesaliara bidali zuten Alexandro Ferekoaren aurka, baina Larisa hartu ondoren (369) Alexandrok garaitu zuen eta kartzelan sartu zuen. Epaminondasen laguntzaz kartzelatik atera ondoren Alexandro Ferekoa garaitu zuen Zinoszefalosko guduan (364), baina gudu horretan hil zuten.