Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pelissier, Aimable Jean-Jacques

Frantses mariskala (Maromme, 1794 - Aljer, 1864). Krimeako gudarosteko buru izan zen. 1855ean, Malakoff garaitu ondoren, mariskal izendatu zuten eta duke titulua eman zioten. Aljerreko gobernari izan zen (1860-1864 urteetan).