pelomedusido
izond. Zool. Kelonioen ordenako izen bereko familiako dortoka motez esaten da. 20-70 cm luze izan daitezke. Ur gezatakoak dira. Burua ezin dute erabat oskolaren barrura gorde. 14 pelomedusido mota ezagutzen dira. Australian izan ezik beste kontinente guztietan aurkitu dira familia honetako dortoken fosilak. Afrikan eta Hego Ameriketan bizi dira gaur. Ezagunenak arraun dortoka eta terekay dortoka dira.