Petri
Bulgariako bi erregeren izena. v Petri I.a. Bulgariako tsarra 927-969 urteetan (969an hila). Simeon I.a bere aitaren lekua hartu zuen. Bizantzioko enperadore Nizeforo II.a Fokas-ek Bulgariari eraso egin zion Kiev-eko printze Sviatoslav-en laguntzaz; Bulgariako aitonen seme batzuek isilpean printzeari laguntzen ziotela jakin zuenean, bakea sinatu zuen (969). Handik gutxira hil zen. v Petri II.a Asen. Bulgariako erregea 1196-1197 bitartean (1197an hila). Anaiaren, Bulgariako Joan I.a Asen-en, lekua hartu zuen, eta Bulgariako independentziaren alde borrokatu zen anaiarekin batera. Kargua hartu eta hurrengo urtean hil zuten.