Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Petri

Bretainiako bi dukeren izena.  v Petri I.a. Dreux-ko kondea eta Bretainiako dukea 1213 - 1237 urteetan (?, 1190 - Mediterraneo itsasoan, 1250). Dreux-ko Roberto II.aren semea zen eta 1212an Bretainiako kondearen alabarekin ezkondu zen. 1217an eskumikatu zuten elizaren aginpidea murrizten saiatzeagatik. Filipe Augustoren eta Luis VIII.aren zerbitzupean egon zen 1225 bitartean. 1237an Lur Santuetara alde egin zuen. Luis IX.ak Egiptora egin zuen espedizioan parte hartu zuen eta itsasoan hil zen itzultzerakoan.  v Petri II.a. Bretainiako dukea 1450-1457 urteetan (?, 1418 - Nantes, 1457). Joan V.aren semea zen. Dukerriko lege eta eliz erreformak bultzatu zituen.