Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paulhan, Jean

Frantses idazlea eta saiakeragilea (Nîmes, 1884 - Boissise-la-Bertrand, Seine-et-Marne, 1968). 1925-1940. urteetan Nouvelle Revue Française aldizkariaren zuzendaria izan zen, eta 1953. urtean zuzendaria izan zen berriro, M. Arland-ekin. Les Lettres françaises (1941), Cahiers de la Péiade, eta Editions de Minuit sortu zituen. Hizkuntzaren ñabardura psikologikoak eta subkontzientearen alderdiak azpimarratzen zituzten ipuin batzuk idatzi ondoren, kontaketak utzi eta alderdi kritiko eta teorikotik heldu zion gaiari. Saiakera ezagunena Les Fleurs de Tarbes (1931, Tarbesko loreak) da, eta ondoren beste liburu eta idatzi batzuk argitaratu zituen, aipagarrienak: Clef de la poésie (1944, Pesiaren giltza); F.F. ou le critique (1945, F.F. edo kritikoa); Braque le patron (1946, Braque nagusia); Le marquis de Sade eta son complice (1951, Sadeko markesa eta bere konplizea), eta L’art informel (1962, Arte informala). 1963. urtean Akademiako kide izendatu zuen.