Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Patna

Indiako iparraldeko hiria, Bihar estatuko hiriburua, Ganges ibaiaren ertzean. 916.980 biztanle. Unibertsitatea. Merkataritza eta eskulan hiri garrantzitsua (alfonbrak, kotoizko ehunak, zetak, larrua, zeramika, brontzea).  v Historia. Antzinako Pataliputra da. K.a. VI. mendean sortu eta Magadhako erresuma zaharreko hiriburu izan zen K.a. III. mendetik V.era. Maurya dinastiaren egoitza hiria izan zen.