Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Patiño, José

Espainiar politikaria (Milan, 1667 - San Ildefonso, 1736). Garrantzi handiko papera jokatu zuen Filipe V.a erregearen kolonia politika berriz bideratzen, haren aholkulari nagusia izan baitzen 1733tik aurrera. Besteak beste, Venezuela, Antilla eta Filipinetako konpainiak sortu zituen, eta El Ferrolgo arma biltegiaren eraikuntza hasi zuen.