Patinir, Patenier
edo Patiner, Joachim. Flandestar margolaria (Bouvignes, Dinan-etik hurbil, 1485 - Anberes, 1524). Jeronimus Bosch-en eta Gerard David-en eragina nabaria da Patinir-en obretan. Bizi zelarik ospe handia izan zuen: Quentin Metrysen eta Dureroren adiskide izan zen. Durerok, hain zuzen, ikuspegi margolari handia deitzen zuen. Ikuspegi soilak landu zituen lehenengoa izan zen, eta orobat bere burua ikuspegi-margolaritzat hartu zuen aurrena. Pertsonen irudiak, oso txikiak askotan, osagarri gisa erabiltzen zituen ikuspegietan; sarritan beste artista batzuek eginak izaten ziren. Obra nagusiak: La Tentation de saint Antoine (Pradoko Museoa), La Fuite en Egypte (Anberesko Museoa). Eragin handia izan zuen XVI. mende osoan: bere ikasle edo jarraitzaile izan zituen Jan Bruegel, Cornelis Metsys, Henri Met de Bles, Lucas Cassel eta beste asko.
- patin 1
- patin 2
- patinatu, patina, patintzen
- patinatzaile
- patinatze
- Patinir, Patenier
- Patinkin, Don
- Patiño, José
- patio
- Patmos
- Patna