patologia
iz. Eritasunak aztertzen dituen medikuntzaren atala. v Hauek dira patologiaren adar nagusiak: patologia medikua edo barne patologia (kirurgiaren bidez sendatzerik ez dagoen gorputz barneko eritasunak aztertzen dituena); patologia kirurgikoa (kirurgiaz senda daitezkeen eritasunak); patologia erkatua (eritasunen eragina gizonarengan, animaliengan eta landaretan); patologia esperimentala (gizonarengan eta, batez ere, animaliengan txertaturiko eritasunen garapena), etab.