Patarroyo, Manuel
Kolonbiar sendagilea (Girardot, Cunidamarca, 1956). Manuel Elkin Patarroyo ikertzailearen anaia. Medikuntzako ikasketak egin zituen, Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean eta Stockholmeko Karlinska Institutuan. Immunologia eta mikrobiologia eskolak ematen eta minbiziari eta hantura eritasunei buruzko ikerketak egiten dihardu Stockholmeko institutu horretan. 1979an Karlinska Institutua ezagutzera joan zen urtebeterako, George Klein suediar irakasleak gonbidatuta, baina suediar terapista batekin ezkondu eta bertan geratu zen. Tumor, leuzemia eta linfomen sorrerari buruzko garrantzizko lanak egin dituen eta molekulek hantura eritasunekin lotura dutela frogatzea lortu zuen sendagile taldeko kide da. Hizkuntza asko menderatzen ditu eta hori dela eta hitzaldiak ematen ditu mundu osoan zehar.
- Patañjali
- patar 2
- patar 1
- patari
- Patarroyo Murillo, Manuel Elkin
- Patarroyo, Manuel
- patartsu
- pataska
- patata
- patata-zomorro
- pate