pate
iz. Sukaldaritzan, haragi edo gibel xehetuaz egindako orea, txerri edo hegaztiena batik bat. v Frantses sukaldaritzak ezagutarazi du patea. Zenbait eratara presta daiteke: hotza jateko, haragia, ehiza edo arraina gantzarekin nahasi eta ontzi sakon batean egosia (pâté en terrine), eta, hotz nahiz bero jateko, haragia, ehiza edo arraina pastel orean bilduta (pâté en croûte). Lehen prestatzeko era da Europan zehar eta Ameriketan ezagunena.