Patarroyo Murillo, Manuel Elkin
Kolonbiar sendagilea (Ataco, Tolima, 1946). Malariaren aurkako txertoaren aurkitzailea. Medikuntza eta kirurgia ikasketak egin zituen Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Ikasle garaitik immunologia eta birologia alorretan aritu zen batez ere. 1967-1980 bitartean Yaleko Unibertsitatean, Stockholmeko Karolinska Institutuan eta Rockefeller Unibertsitatean egon zen besteak beste, ikasketak sakontzen. Bogotan, laborategi txiki bat zabaldu zuen, eta aurrerago laborategia Immunologia Institutu bihurtu zen, beraren zuzendaritzapean. 1978an txertoei buruzko lanak egiten hasi zen, eta 1986-1988 bitartean malariaren aurkako txertoa aurkitu zuen eta arrakastaz frogatu zuen. Hasieratik bukaerara laborategian sortutako lehen txertoa da. Latinoamerikan 30.000 pertsona txertatu ziren txertoaren eraginkortasuna frogatzeko: erien % 50 sendatu zen, baina 5 urtez beherako haurren % 77. Ikertzaile gisa egin duen lana handia dela eta, sari ugari jaso du, Zientzia eta Teknika Ikerkuntzako 1994ko Asturiasko Printzea saria, besteak beste. Azkeneko urteetan tuberkulosiaren eta HIESAren aurkako txertoa lortzeko lanean ari da
- Pataliputra
- Patañjali
- patar 2
- patar 1
- patari
- Patarroyo Murillo, Manuel Elkin
- Patarroyo, Manuel
- patartsu
- pataska
- patata
- patata-zomorro