Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pastor Arriazu, Koldo

Nafar musikagilea (Iruñea, 1947). Bere jaioterriko Pablo Sarasate Kontserbatorioan egin zituen lehenengo musika ikasketak. Ondoren Donostiakoan fuga eta kontrapuntua ikasi zituen. Zaragozako Kontserbatorioan lortu zuen harmonia eta konposizioko irakasle titulua. 1982. urtean beste hainbat lagunekin batera sortu zuen Conjunto de Cámara de pulso y púa Paulino Otamendi taldea, eta 1996. urtea arte izan zen taldearen zuzendari. Iruñeko Taldeko taldekide eta 1996-1997 urteetan Iruñeko Orfeoiaren zuzendaria izan ere izan da. 1998tik aurrera, Iruñeko Ganbera Abesbatzaren zuzendaria da. Horrekin batera Burlatako Hilarión Eslava Kontserbatorioko zuzendaria ere bada.