Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pasmo-belar

iz. Bot. Primulazeoen familiako belar landare herrestari txikia, 10-20 cm luzea, ziguinaren antzekoa (Anagallis arvensis). Zurtoina etzan herrestaria edo zuta izan dezake, erztuna edo biribila. Hostoak txortenik gabeak eta txikiak izaten ditu, egituraz osoak eta arrautza itxurakoak, eta elkarren aurka antolatuak. Lorea txiki gorrixka eta bost hostokoa du; fruitua ere txikia, biribila eta kolorez berdaxka. Labore sailetan, baratzeetan eta batez ere landu berriak diren lurrondoetan hazten da. Gibeleko eritasunak sendatzeko eta zornea botarazteko erabiltzen da herri sendagintzan.