Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paxtun

iz. Afganistan hego-ekialdeko eta Pakistan ipar-mendebaleko leinua eta bertako kidea. Afganistango biztanle gehienak paxtun leinukoak dira. 6.214.000 bat paxtun dira Afganistanen eta 6.705.000 bat Pakistanen. Hirurogei leinu txikiagoz osatuta dago paxtun herria. Leinu bakoitza klan, azpiklan eta familia patriarkaletan banatzen da. Paxtunak nekazariak, abeltzainak eta gudariak dira.