Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

partenokarpia

iz. Bot. Ernalketarik gabe eta, ondorioz, hazirik gabe fruitua sortzea. Partenokarpia autonomoa edo begetatiboa deitzen zaio polenik gabeko fruitu sorkuntzari. Hori gertatzen da, adibidez, landatutako bananetan eta hazirik gabeko laranjetan. Eragindako partenokarpian, aldiz, polenak parte hartzen du, baina ez da hazirik eratzen. Partenokarpia, noizean behin, inguruneko baldintzek eragindakoa ere izan daiteke. Mota batzuetan trataera kimikoen bidez eragin daiteke.