Parrasio
(Gr. Parrhasios). Greziar margolaria (Efeso, K.a. V. mendearen amaieran). Antzinako maisu handienetakoa, joniar eskolakoa. Atenasen eta Asia Txikian egin zituen lan gehienak eta eragin handia izan zuen Erromako mosaikogileen lanetan. Parrasioren ezaugarri nagusiak irudien ertzen eta erliebearen zehaztasuna eta proportzioa dira.