Parini, Giuseppe
Italiar poeta (Bosisio, Lonbardia, 1729 - Milan, 1799). Apaiz egin zen 1754. urtean. Serbolloni dukeen etxeko hezitzaile izan zen 1754-1762 urteetan. Aristokraziari buruzko satira obra luze bat egin zuen, Il giorno (Eguna), lau liburuz osatua, Milango aitonen semeak gogor kritikatzen zituena. Gazzeta di Milano egunkariko zuzendari izendatu zuten 1768. urtean. Oda ugari idatzi zuen, bestalde: Il bisogno (Beharra), Il messaggio (1793, Mezua), La caduta (1785, Erorketa), Alla Musa (1795).
- pariatu, paria, pariatzen
- pariatzaile
- parido
- parietal
- parinari
- Parini, Giuseppe
- pario
- paripinatu
- Paris, Gaston
- Paris
- Paris