Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

parido

iz. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. Neurriz txikiak dira, 7-20 cm luze. Moko gaineko arnas-zuloen ingurua ile itxurako lumez estalia dute. Mokoa bera laburra eta kono egiturakoa dute. Hegoak eta hankak ere motzak dituzte. Zuhaitz eta harkaitz zuloetan egiten dute habia. 64 bat txori mota biltzen dira paridoen familian. Europan, Asian, Afrikako iparraldean eta Ipar Ameriketan eta Guatemalan bizi dira. Paridoetan ezagunenak kaskabeltza eta amilotxa dira.