Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

parinari

iz. Bot. Arrosaren ordenako 43 bat zuhaitz eta zuhaixken genero izena. Genero honetako landareek hosto bakuna, txandaka antolatua eta txortenduna dute. Loreak bi sexukoak dituzte gehienek, eta bost hostokoak. Mami urtsua edo lehorra duten fruitua izan dezakete; fruitu hori hazi bakarrekoa izaten da. Afrikako eta Ameriketako tropiko aldeko lurraldeetan hazten dira. Zenbait parinari motaren fruitua ona da jateko; Parinari excelsa, P. macrophylla eta P. curatellifolia motena, adibidez. Lehenbizikoak fruitu lehor samarra eta irintsua du. Ginean hazten da. Bigarrenak eta hirugarrenak marrubiaren ahogozokoa dute. Garrantzi handi samarra duen beste parinari mota Boli Kostako P. hostii da. Honen zura burdinbideetako trabesak egiteko erabiltzen da.