Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Parhae

Txinako antzinako estatua, VIII. mendean Tae Cho-Yang korear jeneralak Mantxuriako iparraldeko eta Korea iparraldeko tungu-en leinuez eratu zuena. Parhaen aginpidea Koguryo estatuko aristokratek zuten, horiek baitziren, 668. urtean Silla-ko estatuak mendean hartu zituen arte, Ipar Korean eta Mantxurian aristokrazia osatzen zutenak. Parhae T´ang txinar dinastiari zergak ordaintzen zizkion estatuetako bat zen (618-907). Garai horretan lurraldeak Sungari eta Amur ibaien arteko tarte osoa hartzen zuen. Parhae-k burujabetasuna 627. urtean galdu zuen, Asiako erdialdeko khitar leinuek mendean hartu zutenean. Leinu horiek Txinako iparraldean kokatu ziren eta Liao dinastia eratu zuten (947-1125).