parazeraterio
iz. Zool. Perisodaktiloen ordenako eta errinozeroaren familiako ugaztuna, lehorrean bizi izan den handiena; 5,5 m zituen lurretik besagainera (Paraceratherium). Oligozeno-Miozeno aroetan bizi izan zen. Asian bakarrik aurkitu dira ugaztun honen fosilak. Lepoa eta hankak luzeak zituen; burua txikia, gorputzez zuen neurrirako. Muturraren gainean ez zuen adarrik. Errinozeroarena baino tapirraren antz handiagoa zuen muturrean.