Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paratiroide

izond. Anat. Tiroidearen ezker-eskuin dauden guruin txiki barne-jariodunez esaten da. Guztira lau dira, bi tiroidearen alde banatan. Guruin bakoitzaren pisua 20-25 mg-koa da; luzeera, 6 mm-koa; diametroa 3 mm-koa. Bi epitelio motak osatua da guruin paratiroidea: zelula nagusiak edo kromofoboak eta kromofiloak (oxifiloak edo eosinofiloak). Parathormona irazten du. Paratiroidearen gehiegizko jarduerak (hiperparatiroidismoak) behar baino osteoklasto gehiago sorrarazten du, eta, horren ondorioz, behar baino hezur ehun gehiago suntsitzen da. Jarduera urriak, berriz, (hipotiroidismoak) odoleko kaltzioa gutxiagotzen du.