pare 2
iz. Antzinako goi mailako titulua. Frantziako erregearen gortean, XVII. mendeaz geroztik, pareak 12 ziren (6 elizakoak eta 6 elizaz kanpokoak). Frantziako Iraultzak debekatu zuen pareen erakundea, baina Luis XVIII.ak berriro onartu zuen eta pareek Lehen Ganbera osatu zuten. Ingalaterran pareak Lord-en Ganberako kide (740) ziren; gaur egun Lord gehienak pareak dira.