paratifoideo
izond. Med. Tifusak eragiten duenaren antza duen sukar motaz esaten da. Salmonella multzoko bazilo batzuek (S. paratyphi-k edo A motakoak, S. schottmülleri-k edo B motakoak, eta S. hirschfeldi-k edo C motakoak, hain zuzen) eragiten dute sukar paratifoideoa. Bat-batean agertzen da, eta etengabekoa da. Goragalea, hotzikara, ezpainetako herpesa eta beherakoa eragiten ditu, baina ez du barea handiarazten, eta, oro har, tifusak baino ezaugarri neurologiko leunagoak sorrarazten ditu.