Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

parathormona

iz. Biokim. Guruin paratiroideak irazten duen hormona, paratirina izenaz ere ezaguna, kaltzioaren eta fosforoaren oreka erregulatzen duena. Collip-ek aurkitu zuen 1925. urtean, baina ez zen erabat garbia lortu 1955. urtea arte. Polipeptido bat da eta bere molekularen pisua 8.500 baino handiagoa da. Kaltzioaren eta fosforoaren metabolismoa erregulatzen du. Gorputzean nahiko parathormona ez baldin bada (hipoparatiroidismoa) nerbio sisteman eragozpenak, tetania krisiak, digestioa arazoak eta barne ingurunearen aldaketak sortzen dira; aldiz, parathormona gehiegi baldin bada (hiperparatiroidismo) eskeletoko mineralen galera sor dezake.