Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

paranoia

iz. Psikosi mota.  v Psik. Errealitatea interpretatzerakoan eriarengan sortzen den eldarnioa, gero eta handiagoa, arrazoimenaren akatsik eragiten ez duena. Bi kontzeptu nagusi biltzen ditu paranoiak bere baitan: izaera paranoikoa (mesfidantza kronikoa, harropuzkeria, malgutasunik gabeko arrazonamendua, iritzi okerra, autokritika eza, oldarkeria, etab.) eta psikosi paranoikoa (egoera kronikoa, izaera paranoikokoengan errotzen dena: arrazonamenduaren argitasuna galarazten ez duten eldarnio koherente sistematikoak, ordena handiz adierazten eta agertzen direnak). Era askotakoak izan daitezke paranoiak jotako eriaren eldarnioak: jeloskorkeria, erotomania, jarraitua sentitzea, handikeria, etab. Nolanahi ere, paranoikoa erraz moldatzen da besteekiko harremanetan, baina, bide batez, eldarnioen arabera antolatzen du bere bizitza pribatua. Psikoanalisiak zalantzan jarri du paranoiaren izaera organiko endogenoa, eta eriaren bizimoduak eragindako erreakziotzat jotzen du paranoia.